Josu Etxaburu (Gure Esku): “Erreferendum bidez erabaki nahi dugu”
Joandako igandean, martxoaren 31n izan zen Gure Esku Dago plataformaren aro berriaren aurkezpena, Bilboko Euskalduna jauregian. Orain Gure Esku izena hartu du, baina hori ez da, ordea, iragarri duten aldaketa bakarra. Aurkeztu dituzten aldaketak hamaika dira, adibidez kideak bazkideak izango direla orain, ez bakarrik finantzaketari dagokionez, baita erabakiak hartzeko ere. Hizlariak aldatu dira ere, Josu Etxaburu eta Amalur Alvarezek Zelai Nikolas eta Angel Oiarbide ordezkatuko dituzte. Horretaz gain, helburu berria iragarri dute, plataformaren erronka legezko erreferendum bat sustatzea dela baita.
Josu Etxaburu hizlari berria izan dugu telefonoaren bestaldean honetan sakontzeko, hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!