Joseba Galarraga preso ohiaren erakusketa izango da ikusgai Etxerat eta Sareren egoitzan
"Elkartasuna barroteen artean" izeneko erakusketa azaraoren 1ean inauguratuko da eta abenduaren amaierara arte ikusi ahalko da.
Joseba Galarraga preso ohiaren erakusketa inauguratuko dute azaroaren 1ean, Etxerat eta Sareren Gasteizko egoitzan (Kutxa Kalea, 7). “Elkartasuna barroteen artean” du izena esposizioak eta azaroan eta abenduan zehar ahalko da ikusi.
Galarragaren hitzetan, “erakusketa txiki hau nire historiaren zati bat da, hain zuzen ere, Espainiar Estatuko espetxeetan zehar preso egon nintzenekoa”. Gehienak, Villanublako kartzelan (Valladoliden) eginak dira. Kartzelan zela ikasketak egin nahi zituen arren, ezin izan zuen asmoa gauzatu presoei aplikatzen zieten erregimen berezia zela eta. Eskulanak egiteari ekin zion, baina ukatu egin zioten hori ere. Gauzak horrela, akuarelan margotzea otu zitzaion, beste Euskal Herritar baten laguntzaz.
Presoek bizi zuten muturreko egoeran, margotzen zuen bakoitzean libre sentitzen zela azaldu du Galarragak, eta “irriño txiki bihurri bat” agertzen zaiola oroitzapen horrekin.
Hiru zati ditu erakusketak. Lehena, Ipar Euskal Herriko Partarrieu margolariaren lanetan oinarritutako obrak dira. Bigarrena, aldiz, bere herriari eskaini dio preso ohiak: “naturarekin, loreekin, basoekin, itsasoarekin, arrantzaleekin” lotuta dago.
Hirugarren zatiak Euskal Herriaren independentziaren alde egindako errebindikazio eta borrokekin du zerikusia, “eta borroka honetan erori ziren lagunak modu hunkigarrian gogoratzen ditut, baita maitasuna helarazi ere”, azaldu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!