Joseba Alvarez (Piztu Donostia): “Donostian indartzen ari den hiri eredu turistikoarekin batera kritika sozialari ateak ixten ari zaizkio”
Isunen protokoloa, Eskubideen Behatokia eta Erresistentzia kutxa jarri dituzte martxan.
Donostian gai sozial eta politikoengatik isun bat jartzen da 3 egunean behin. 289 azken bi urteetan. Egoera honen aurrean, eta eragile ezberdinetako militanteen artean hedatzen doan kezka edo beldurrari aurre egiteko, “Piztu Donostia, Mozal hiriari Ez” kanpaina jarri dute martxan eragile ezberdinek.
Mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte datozen hilabeteetan, eta hainbat baliabide jarri dituzte ere jendearen eskura, besteak beste, isunen aurrean nola jokatu azaltzeko protokoloa, Eskubideen Behatokia, eta isun politiko sozialei aurre egiteko Erresistentzia Kutxa. Joseba Alvarez izan dugu gaur Hizpidean, eta kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joseba Alvarez (Piztu Donostia): "Donostian indartzen ari den hiri eredu turistikoarekin batera kritika sozialari ateak ixten ari zaizkio"00:20:18
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!