Jon Irazola: “Iheslari ginenok eragile izan nahi genuen bake-prozesuan eta itzuli egin ginen, baina oraindik badira 100 bat barreiaturik”
Iheslari politiko ohien talde batek agerraldia egin zuen atzo Gasteizen, erbestearen laztasuna agerian utzi eta errefuxiatuen auzia konpontzeko beharra mahai gainean ipintzeko. Talde horren izenean mintzatu zen atzo Jon Irazola, eta gurean egon da gaur.
Bestalde, Javi Perez de Nanclares errefuxiatu gasteiztarraren lagunek bera oroitzeko ekitaldia egingo dute datorren larrunbatean, abenduak 16; erbestean hil zen Perez de Nanclares, legez kanpoko egoeragatik arreta medikoa garaiz ez jasotzeagatik, besteak beste.
-
Hizpidea: Jon Irazola: "Iheslari ginenok eragile izan nahi genuen bake-prozesuan eta itzuli egin ginen, baina oraindik badira 100 bat barreiaturik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!