Jokin (Maravillas): “Gogorra izaten ari da jasotako erasoa, baina ez gaituzte geldituko”
Ostegunean hasi zen Maravillas Gaztetxeko 22 auzipetuen kontrako epaia.
Aurreko ostegunean, urriaren 17an, Maravillas Gaztetxearen defentsan egondako 22 gazteren epaiketa hasi zen, Nafarroako Foru Erkidegoko Auzitegi Nagusian.
Eraikinaren usurpazio delitua leporatu zieten 77.000 euro eta 3-5 hilabete arteko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete. Hori salatzeko, elkarretaratzea burutu zuten auzitegi parean, goizeko 9:30etatik 11:00tara.
Epaiketaren hurrengo pausuen zain daude, baina proiektuarekin aurrera jarraituko dutela argi utzi dute. Horren inguruan hitz egiteko, Maravillaseko kidea den Jokin izan dugu Hizpidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!