Jokin Ituarte Arrizubieta: “Guk zapaltzen ditugun lurretan baita badago eragin islamiarra”
Al-Andalusek Euskal Herriarekin zituen mugetan kokatzen ziren komunitateen ohiturak eta bizimodua ikertzen ditu Jokinek. Bere “haurtzaroan" dagoen ikerketa gaia bada al-Andaluseko historiografia, purismoa eta esentzialismoa atzean utziz, gaur egun gero eta zabalduago dauden jarrera arrazistei aurre egiteko elementu garrantzitsuak dira ikerketa hauek.
Historia ikasten zebilela, hainbat indusketetan parte hartu zuen Jokinek, baina Balterran (Nafarroa) pasa zituen uda luzeek eraman zuten bere gaur egungo ikerketa gaia aurkitzera. “al-Andaluseko mugetan egon ziren komunitateetan, batez ere Ebro bailarako iparraldean: Nafarroako mugan, Errioxakoan, Arabakoan…” Komunitate hauen bizimodu, kontaktu, eta ohiturak dira bere aztergai nagusiak.
“Gure lurraldea aztertzeko nahia banuen, baina beste ikuspegi batzuetatik ikertzea. Ikuspegi eurozentristatik urruntzea interesatzen zitzaidan. “Gure lurraldeak ekialdeko ikuspegitik azter daitezkeela” deskubritzea izan zen bereziki erabakigarria ikertzailearentzat.
xx. mende amaieratik aurrera hasten da al-Andaluseko historiografiaren loraldia. “Ordu arte idatzitakoak urriak eta esentzialistak ziren.” Gaiak loratzen jarraitzen du gaur egun. Loraldi honen eredu dira Jokinek aipatutako zenbait indusketa. “Eragin islamiarra batez ere ikusgai izan da azken hamarkadan aurrera eraman diren indusketa eremuetan.”
Hala ere, komunitate hauen eragina somatzeko ez dugu zertan indusketa gune apartatu batera hurbildu, izan ere, “orain dela urte batzuk Iruñeko Gaztelu Plazan egindako indusketan 170 gorpu baino gehiago denak ezaugarri erritual islamiarrekin hilobiratuak, hau da Mekara begira.”
Gaur egun jarrera arrazisten gorakada bizi dugun honetan “oinarri hutsala” duten diskurtsoen aurka egiteko, “ikerketa hauek oso eraginkorrak dira”. Mende luzetan egunerokoan egon zen etnia eta kultura ezberdinen arteko kontaktua. “Ideia puristak barneratu dugu, baina Iraganean heterotasun kulturala” existitzen zela azpimarratu du Jokinek. “Beti egon da kulturen sinbiosia, hori erakusten dute Gaztelu Plaza eta Balterran egindako indusketek.
“Indusketetan eta edo ordenagailu aurrean egoteaz gain, kalera irteteak eta antolatzeak duen garrantzia azpimarratuz amaitu du Jokin Ituartek gure solasaldia.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Jokin Ituarte Arrizubieta: "Guk zapaltzen ditugun lurretan baita badago eragin islamiarra"00:08:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!