Joana Otxoa de Alaiza (Tximurka): “Espazio bat sortu nahi dugu edonork eduki dezan musikarako aukera”
Tximurka proiektua laguntzeko Crowdfunding kanpaina bat abiatu dute.
Gasteizko El Pilar auzoan dago kokatua Tximurka proiektua, musika eta elkarlana uztartzen dituen espazioa. Musika denen eskura egotea da haien helburua, eta asanblada bidez eta borondatezko lanarekin hartueman interesgarriak sortzen dabiltza 2019ko udaratik. Kontserbatorioko irakasle ugari eta musikaren maitale ez profesionalak, denetik aurkitu daiteke bertan.
Gaurkoan Joana Otxoa de Alaiza izan dugu Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Filosofia, sorrera proiektua, bilakaera… eta gaur egun abian daukaten crowfunding proiektua. Lokala egokitzeko izandako gastuei aurre egiteko laguntza behar dute, eta diru bilketa kanpaina abiatu dute horretarako. Hemen aurkitu dezakezue, zuen ekarpena egiteko auzoa musikaz betetzera datorren proiektuari.
Panama kaleko 16. zenbakian dago kokatua Tximurka, eta interesa duen orori irekia dago. Klaseak eman edo jaso nahi dituztenei, musika eta partitura liburutegiaz gozatu nahi dutenei edo bestelako parte hartzea eduki nahi dutenentzako zabalik.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joana Otxoa de Alaiza (Tximurka): "Espazio bat sortu nahi dugu edonork eduki dezan musikarako aukera"00:18:07
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!