Jesus Mari Soubies (Arabako pentsiodunak): “1080 eurotako gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoak defendatzea eta zaintza lanak partekatzea dira gure errebindikazio nagusiak.”
Ekainaren 13tik 25era Euskal Herria zeharkatuko duen bizikleta martxa antolatu dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek.
Lau urte bete dira etenik gabeko murrizketen aurrean Hego Euskal Herriko pentsiodunak auto-antolatu eta borrokari heldu ziotenetik. Hizpidean Arabako pentsiodunen mugimenduko kidea den Jesus Mari Soubies izan dugu, lau urte hauetako balorazioa egin eta Ekainaren 13tik 25ra antolatu duten bizikleta martxa izan dugu mintzagai.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jesus Mari Soubies (Arabako pentsiodunak): “1080 eurotako gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoak defendatzea eta zaintza lanak partekatzea dira gure errebindikazio nagusiak.”00:29:10
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!