Jenofa Berhokoirigoin: “Macronek herritar prekarioei dien mespretxuak haserrea sortu du jendearengan”
Macronen azken bost urteetako ibilbideaz eta hurrengo legegintzaldirako espero daitekeenaz aritu gara.
2017an hauteskundeak irabazi zituen Emmanuel Macronek, eta Frantziako presidente da ordutik. Oraingoan ere Marine Le Peni bigarren itzulian irabazita, beste bost urtez izango da Frantziako gobernuko burua.
Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetariarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean. Macronen ibilbidearen analisia egin digu berak. Nola saldu zuen bere burua aldaketatzat 2017an, ordutik hona egindako politika liberal ezberdinak, Le Penen aurkako lehia nolakoa izan den, eta zer espero daitekeen hemendik aurrera. Frantziako ezkerraren batasunaz eta hauteskunde legegileez ere aritu gara.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jenofa Berhokoirigoin: "Macronek herritar prekarioei dien mespretxuak haserrea sortu du jendearengan"00:24:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!