‘Jenga’ izeneko formakuntza koadernoak aurkeztu ditu Birjabetze Kolektiboak
Desjabetuon Eskolan jasotako emaitzen errekopilazio bat da koadernoa eta Gasteizko puntu ezberdinetan eskuratu daiteke.
Gasteizko Birjabetze Kolektiboak orain arte ekoitzi duen lehen formakuntza koadernoa aurkeztu du: Jenga. Gainera, Errekaleorreko herri inprentan produzitutako liburuxka bat da.
Birjabetze Kolektiboa 2018ko irailean jaiotako eragilea da, zeinen helburu nagusia, langile klasearen arteko elkartasuna antolatzea den. Gauzak horrela, abenduan egin zuten publiko eragilea hitzaldia eta tailer ezberdinak antolatuz.
Bide honetan zehar, erreminta efektiboak garatu dituzte euren beharrak “kolektiboki asetzeko eta forma sozial berri baten erreprodukziorako beharrezkoak liratekeen elementuak sortzeko”.
Batetik, Okupazio Bulegoa jarri zuten martxan. Beste hainbat esperientzietan oinarriturik eta borroka komunitate sendo bat eratzeko asmoz, Okupazio Bulegoa aholkularitza tekniko eta
juridikorako tresna izan da.
Bestetik, Desjabetuon Eskola izeneko erreminta beharrezkotzat jo zuten. Autodefentsa zentzu material batetik haratago ulertzeko salto praktikoa eman zuten horrela eta lan ideologikoa egiteari ekin zioten.
“Egiteko honi gogoz eutsi genion, barne formakuntzen bitartez zein kanpora begirako hitzaldi eta hausnarketa kolektiboen bitartez; egoeraren araberako mekanismoek, kolektiboki eraikiriko etika iraultzailean hezi gintuzten eta teoria politikoaren printzipioetara hurbildu ere […] Jakitun gara, hala ere, lan honek ez duela etenik eta denboran luzez mantendu beharreko konpromesua dela hau”, adierazi dute koadernoaren hitzaurrean.
Lehenengo formakuntza koaderno hau Desjabetuon Eskola-ren dinamika ireki batean jasotako emaitzen errekopilazio bat da. Hain zuzen ere, lau saioetan zehar Okupazioaz Birjabetuz
izenpeturiko hitzaldi zikloan ateratako ideien laburpen ahalegin bat.
Hortaz, bertan dauden idazkiak, herri mugimenduko hainbat kideren ideiak dira: “Etengabeko metamorfosian dagoen okupazioaren inguruko eztabaidan, hurbilpen teoriko/praktiko soil batzuk”. Amaieran, Birjabetze Kolektiboak ziklo honetatik ateratako zenbait gogoeta ere daude.
Koadernoa hiru gune ezberdinetan eskuratu daiteke 1,5 euro-ren truke: Hala Bedi taberna, ZAPateneo eta Errekaleorrek Gasteizko Txosnetan jarri duen txosnan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!