Jasotako elkartasun guztia soinean, gaur hasiko da 47 auzipetuentzako 11/13 makroepaiketa
Gaur abiatuko da Madrileko Audientzia Nazionalean 11/13 makroepaiketa. Atzo Lopidanan elkartu ziren 47 auzipetuak, tartean 5 arabarrak.
Larunbatean 50.000 lagun Bilboko kaleetan elkartu ostean, atzo abiatu ziren Madrileran 11/13 makrosumarioko auzipetuak. Gasteizeko Lopidana zerbitzu gunean elkartu ziren 47ak Madrilera Mirentxin gidarien furgonetetan jo aurretik. Bertatik hilabete guzti hauetan jasotako elkartasun guztia eskertu zuten.
11/13 makroepaiketa
Gaur hasiko den Herrira plataformaren, Etxeraten eta euskal presoen abokatu, mediku eta psikologoen aurkako epaiketa hiru hilabetez luzatzea aurreikusten da. Orotara 601 urteko espetxe zigorra eskatzen diete auziperatuei
11/13 sumarioan auzipetutako 47 lagunetarik bost Arabako bizilagunak dira: Ane Zelaia, Nagore Lopez de Luzuriaga, Gorka Gonzalez, Egoitz Lopez de la Calle eta Izaskun Abaigar. 14 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Zelaia eta Gonzalezentzat, 11 Abaigar eta Lopez de Luzuriagarentzat, eta 12 Lopez de la Callerentzat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!