“Jarraipen zabala” izan du Altan Bernedoko greba mugagabearen lehen egunak
KPIaren igoerak jaso eta lanaldiari eutsiko dion enpresa hitzarmena lortu nahi du Altan Bernedoko enpresa batzordeak. Hori dela eta, gaur hasi dute greba mugagabea, eta "jarraipen zabala" izan du.
Irudia: ELA
Enpresa-hitzarmena negoziatzena ari dira Altan Bernedoko (lehen Biomendi) ordezkari sindikalak 2019tik, baina, azaldu dutenez, enpresak «jarrera zurruna» eta lan-baldintzak okertzeko borondatea erakutsi ditu orain arte. Egoera horren aurrean, Altan Bernedoko enpresa batzordeak (ELA eta LAB sindiaktuek dute ordezkaritza) grebara deitu zuen azaroaren 4, 9 eta 11an, Hitzarmen Propio baten alde.
Hiru greba egun horiek erabateko jarraipena izan zuten: produkzioko langile finko guztiek egin zuten bat deialdiarekin, baita mantentze lanetan, biltegian, I+Gn eta kalitate kontrolean diharduten langileek ere. Gaur izan dute greba mugagabearen lehen eguna eta sindkatuen arabera, “jarraipen zabala” izan du honek ere.
Besteak beste, sindikatuen arabera, negoziazioetan enpresak ez du KPIa igotzea aurreikusten, eta produkzioaren araberako igoerak baino ez ditu proposatzen. Horrez gain, beste hiru lanaldi gehiago inposatu nahi ditu, aplikazio subsidiarioa duen kimiken estatuko hitzarmeneko lanaldiarekin parekatzeko. Era berean, Aldi Baterako Ezintasunaren (ABE) osagarriak ezabatu nahi ditu. «Ekoizpena handitzea, lantegian presentzia handitzea eta etekinak handitzea baino ez dute helburu; hori guztia azken urteetako enpresa itunetan lortutako eskubideak ukatuz”, ELAk adierazi duenez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!