Jakin | Metrokoadroka kolektiboaren “Artxibo biluzia”
Jakin aldizkariko Haritz Azurmendiren kolaborazioa.
“Joan Mari Torrealdai ikerketa beka” jarri dute martxan Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak. Hori izan da Metrokoadroka kolektiboaren ikerketa eszeniko hau abiatzeko pizgailua.
Dokumentazio lana iraganaren inguruan narrazio bat sortzen lagundu ahal digun langintza da. Narrazio hori beti orainean ematen da, gaurko begiekin, eta etorkizunera proiektatzen da, arrastoek beren kabuz denboran hitz egingo duten itxaropenarekin. Ikerketa eszenikoko proiektu honetan Metrokoadroka kolektiboak prozesu horren une bati erreparatu dio batez ere: izan daiteke dokumentua, bere horretan, akzio bate pizgailua? Izan daiteke dokumentu bat gorputzak martxan jartzen dituen detonantea?
Proiektu hau bi ildotan gauzatuko du Metrokoadroka kolektiboak: batetik, performance-laborategi bat, idazketa dramatikoan eta akzio eszenikoan oinarritua, Euskal Herriko hainbat espazioetan gauzatuko dena (Gasteizko Baratza aretoan eta Oiartzungo Ehuntze espazioan, besteak beste). Bestetik, formatu txikiko pieza eszeniko bat, ekintza performatiboaren bitartez publiko talde txikiekin zuzenean dialogatuko duena.
Jakin aldizkariko Haritz Azurmendik ekarri dizkigu Joan Mari Torrealdai bekaren lehenego irabazleen sorkuntzaren xehetasunak.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!