Jakin | Europa bezain zaharra
Jakin aldizkariko Haritz Azurmendiren kolaborazioa.
Liburu honek Joxe Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean daraman ekipajea ez da nolanahikoa: pentsamenduaren eta literaturaren klasikoak eta modernoak, arkitekturarako afizioa, historiaren epe luzeko ikuspegia eta erudizio kultural erraldoia. Oihartzun horiekin guztiekin garamatza orain Shakespeare irakurtzera, gero Okzitaniaren historiara eta hurrena Italiako errepubliketara, Erdi Aro eta Errenazimendutik hasi eta Modernitatean zehar. Besteak beste, testua gonbidapen bat da Europaren historia kulturala berrirakurtzeko, nazioa XIX. mendeko nazio estatuaren eredutik harago ulertu eta izan dituen erabilera zabalagoak aintzat hartuta.
Jakin aldizkariko Haritz Azurmendik aurkeztu digu liburua Hizpidean eta esteka honetan eskuratu daiteke.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!