Jakin | Belaunaldiak solasean
Jakin aldizkariko Xabier Eizagirreren kolaborazioa.
Aita-semeak aurrez aurre jarri dira 266. zenbaki honetan. Historia bizia sailean, Paulo Iztueta Armendariz idazle, pentsalari eta kultur eragilea elkarrizketatu du Ibai Iztueta Azurmendik. Paulo Iztuetaren ibilbide luze eta emankorra ezagutzeko aukera.
Haren “ispilua” izan daitekeen Joseba Intxausti dugu ostera Artikuluak sailean. Intxaustik euskararen historia sozialari egindako ekarpena aztertu du sail honetan Nekane Goikoetxea Agirrek. Bukatzeko, Jakin filosofatzen sailean egon diren berrikuntzen berri eman digu Xabierrek.
Kolaborazio osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!