Jakin | Atzera begiratu aurrera jarraitzeko
Jakin aldizkariko Xabier Eizagirreren kolaborazioa.
Urte asko dira Jakin aldizkariko urteko azken zenbakian atzera begiratu eta kultur balantze bat egiten dutela. Aurtengo urtarrilean argitaratu zen 2024ko azken zenbakiari buruz hitz egin dugu Xabier Eizagirrerekin oraingoan.
Hainbat sortzaile eta aditu bildu dituzte “kulturaren sistemari oro har begirada pertsonala” emateko. 2024ko azken zenbaki honetan, Beñat Goitia (Benizze) musikariaren eta Irati Jimenez idazlearen bi artikulu luze topa ditzakegu.
Musika, literatura, eta bertsolaritza arloetan aldiz egile ezberdinen artikulu laburragoak daude irakurgarri. Eta azkenik artikulu grafikoak ere gehitu dituzte. Zortzi irudigileen ilustrazioek “kolore eta mamia eman diote zenbakiari.”
Kolaborazio osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!