Jabier Saenz (Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataforma): “Larrialdietako Zerbitzu Sozialak leku seguruak izan behar dira, baina ez dira izaten ari”
Udaltzaingoa identifikazio arrazistak burutzen ari da Gasteizen eta hori salateko elkarretaratzea egin zuten astelehenean.
Astelehenean, Gasteizko Eskubide Sozialen Plataformak, Plataforma Antiarrazistak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek elkarretaratzea egin zuten Gizarte Zerbitzuen aurrean udaltzaingoa egiten ari den identifikazio arrazistak salatzeko.
Ekainaren 15ean Gizarte Larrialdietarako Zerbitzura elikadura bono bat eskatzera joan zen erabiltzaile bat udaltzaingoak identifikatua izan zen eta Polizia Nazionalarenera eraman zuten. Hau ez da kasu isolatu bat izan eta horren aurrean jendeari adi egotea eta salatzeko eskatu zioten.
Honen inguruan mintzatzeko, Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformako kidea den Jabier Saenz eduki dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Jabier Saenz (Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataforma): "Larrialdietako Zerbitzu Sozialak leku seguruak izan behar dira, baina ez dira izaten ari"00:15:18
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!