Jabi Jabier (ESK): “Hego Euskal Herriko behin-behinekotasun tasa Estatuko handiena da, Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernuaren politiken emaitza”
Sektore publikoan finkotasuna eskatzeko elkarretaratzea egin du ESK sindikatuak Gasteizko Udaletxe aurrean.
Hego Euskal Herrian sektore publikoko langileen % 40tik gora behin-behinekotasun egoeran dago lanean, eta gehienek legez egon daitezkeen 3 urteak gaindituta. Egoera honen aurrean Espainiako Kongresuan neurriak proposatzen ari dira, baina ESK sindikatuaren hitzetan ez dira nahikoa, eta milaka langile kaleratzea eragingo lukete.
Jabi Jabier ESKko kidearekin hitz egin dugu. Berak egoeraren analisia egin digu, eta Kongresuan eztabaidatzen ari diren “Icetazoak” izango lituzkeen eraginak azaldu dizkigu. Honen aurrean proposamen argia ere bota du, sektore publikoko finkotasunaren aldekoa.
Gaur goizean elkarretaratzea egin du ESK sindikatuak Gasteizko Udalean, “Finkotasuna ya, abusurik ez!” lelopean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jabi Jabier (ESK): "Hego Euskal Herriko behin-behinekotasun tasa Estatuko handiena da, Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernuaren politiken emaitza"00:14:32
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!