Izaskun Goienetxea (Askapena): “Nazioartean garrantzia eman diote, baina Venezuelan Guaido ez da inor”
Otsailaren 23an laguntza humanitarioa sartuko da Venezuelan, Juan Guaidok eta oposizioak esaten duenaren arabera. Interbentzio militarraren mamua dabil Venezuelako herriaren gainetik. Venezuelako giroa ezagutzeko eta egun hauetarako eszenatoki posibleak aztertzeko, Izaskun Goienetxearekin hitz egin dugu, Caracastik bertatik.
Juan Guaidok boterea eskuratzeko dauzkan aukeren inguruan hitz egin dugu, eta nazioartean Guaidori emandako garrantzia nola ez datorren bat Venezuelan daukan presentzia eta botere errealarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Izaskun Goienetxea (Askapena): "Nazioartean garrantzia eman diote, baina Venezuelan Guaido ez da inor"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!