“Argi dago beste krisi bat datorrela, ez dakigu noiz”
Lehman Brothers finantza erakundea erori zela hamar urte bete direnean, ospatzeko arrazoi gutxi dago oraindik. Nazioarteko Diru Funtsak munduko ekonomiak dauzkan arrisku batzuen berri eman du, eta ekonomiaren garapenerako aurreikuspenak jaitsi egin ditu, azken asteetan egindako agerraldi batzuetan.
Ivan Santamaria Berriako kazetaria izan dugu gaur Hizpidean, eta munduko ekonomiaren inguruan hitz egin digu. Kapitalismoaren izaera ziklikoarekin jarraituz, beste krisi bat etortzen ari dela argi omen dago jadanik munduko ekonomisten artean. Noiz etorriko den da orain egin beharreko galdera, baina aldatu egin omen da 2007an lehertu zen krisia baino lehenago zegoen optimismo itsuaren sentsazioa. NDFak ere zuhurrago jokatzeko eskaera egiten omen du, hitzez gutxienez. Hala ere, krisia piztu zenetik hamar urtera banku eta finantza erakundeak erregulazioaren kontra borrokatzen jarraitzen dute, krisia etortzeko arrazoia gehiegizko desregulazioa izan zen arren.
Bankuen erreskateez, krisien ziklikotasunaz, Txinaz, Europako Ongizatearen Estatuez eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Santamariarekin. Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!