Itxialdian diren gazteei elkartasuna Gasteizko Kanpusean
Gasteizko Kanpuseko Ikasle Mugimenduak jakinarazi digu Izpuran itxiadia burutzen ari diren 8 gazte independentistei babes eta elkartasun guztia helarazi nahi dietela. Hori dela eta, gaur goizean goiz (astearteagatik) ekin diote lanari fakultatez fakultate. Osteguna, hilaren 24, 12:00etan Letren fakultatean agerraldi masiboa izan nahi duena deitu dute eragile sozial, sindikal eta politikoen babesarekin. Horretarako norbanako (ikasle/irakasle) nola klasekako atxikimendu bilketa bat burutzen hasiak dira. Gaur goizean, sindikatuengana jo dute, LAB eta ELAren baiezkoa jasoz. Eta arratsaldean berriz, irakasleengana jotzekoak ziren beraien atxikimendu pertsonala eskatzera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!