Itxaso Balza de Vallejo (Lamingorriak): “Kontzientziazioa eta formakuntza lanak oso garrantzitsuak dira”
Lamingorriak-ek "Emakume langileak elkarbizitza aske bat sortzen" ekimena burutuko du urriaren 12an, Kanpezun.
Datorren larunbatean, urriaren 12an, Arabako Mendialdeko Lamingorriak elkarteak ekitaldi bat antolatuko du Kanpezuko kultur etxean.
Bertan, Mundubat elkarteko kidea den Tania Sirany-k formakuntza tailer bat emanen du. Horrez gain, azaroan Durangon burutuko diren topaketa feministetarako prestakuntza eta diagnostikoa ere eginen dute. Amaitzeko, konzentrazioa burutuko dute “Lurra eta gorputzak ez dira konkista eremuak” lelopean.
Honen guztiaren inguruan mintzateko, Lamingorriak-eko kidea den Itxaso Balza de Vallejo izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Itxaso Balza de Vallejo (Lamingorriak): "Kontzientziazioa eta formakuntza lanak oso garrantzitsuak dira"00:12:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!