Iturrietako mendietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurkako martxa egin zuen Aguraingo Latsarri Gaztetxeak
Medi martxa antolatu zuen larunbatean, uztailak 18, Aguraingo Latsarri Gaztetxeak "Mendiak Aske" plataformarekin batera Iberdorlak inguruko mendietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka protestatzeko.
Larunbatean Aguraingo Latsarri Gaztetxeak Iturrietako mendietan eraiki nahi duten pare eolikoaren aurkako mendi martxa antolatu zuen “Mendiak aske” plataformarekin elkarlanean. Goizeko 9:00etan abiatu ziren Alaitza herritik, San Juan portua igo eta Egileor herrian bukatuko zuten.
Iturrietako mendietan parke eoliko erraldoi bat eraiki nahi du Iberdorlak, Energiaren Euskal Erakundearen babesarekin. Makroproiektuak eragingo duen mendien probatizazioa, industrializazioa eta ingurumenaren suntsiketa salatu zituzten Aguraingo Gaztetxeak eta “Mendiak aske” plataformak.
Parke eolikoari aurkakotasuna
Iragan urte amaieran Lautadako eta Mendialdeako hainbat herritan «Iturritako mendien aldeko asanbladak» osatu zituzten bertan eraiki nahi duten parke eolikoaren proiektuaren etetea eskatzeko. Proiektu horren baitan Arraia Maeztuko Onraita herrian 82 metroko dorre meteorologikoa altxatu zuten azaroan eta haserrea piztu zuen herritarren artean.
Sabotaje batek behera bota zuen 82 metrotako dorrea urtarrilean. Dorrea ez zen berriro altxatu EH Bilduk obra lizentzia baliogabetzea eta lanak gelditzea eskatu baitzuen Arabako Batzar Nagusietan, hau eraikitzeko prozedura guztiz baliogabea zela ondorioztatuta. Arraia-Maeztuko udalak errekurtsoa onetsi du orain eta dorrea ez da berriro altxatuko, parke eolikoaren proiektuak aurrera jarraitzen du ordea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!