Itsaso Lekuona (Hernani Burujabe): “Justizia soziala eta ekologikoa ardatz dituen trantsizio prozesua da Hernani Burujabe egitasmoa.”
"Sistema kapitalistak ez dio gure oinarrizko beharrei erantzuten. COVID-19ak egoera larritu eta are gehiago ikusarazi du."
Gaurko Hizpidea saioan Hernaniko udaleko zinegotzia den Itsaso Lekuonarekin hitz egin dugu Hernani Burujabe egitasmoaren inguruan.
Egungo egoeraren irakurketa kritikoa egin eta gero, norabide berri bat hartzea proposatzen dute egitasmo honekin. Askotariko burujabetzak jorratzen dituzte: Elikadura burujabetza, zaintza, energia, merkataritza, lanaren burujabetza, moneta propioa, telekomunikazioak, etxebizitza, kultura eta basogintza.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Itsaso Lekuona (Hernani Burujabe): "Justizia soziala eta ekologikoa ardatz dituen trantsizio prozesua da Hernani Burujabe egitasmoa."00:12:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!