Itsaso Lekuona: “Oihartzun handia izaten ari diren pelikulak ekarri ditugu Hariak zinemaldira.”
"Giza eskubideen urraketen aurrean antolatzen diren erresistentzietan jarri nahi dugu fokua."
Hernaniko Udaleko Lankidetza arloak “Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia” antolatu du. Azaroaren 3tik 13a bitartean, 13 film eta dokumental proiektatuko dira, Kulturarteko Plaza Feministan. Proiekzio bakoitzaren ondoren, solasaldi eta mahai inguruak izango dira gaian sakontzeko. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.
Itsaso Lekuona Hernaniko udaleko Lankidetza zinegotzia izan dugu Hizpidean eta zinemaldi honen lehenengo edizioaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Itsaso Lekuona: "Oihartzun handia izaten ari diren pelikulak ekarri ditugu Hariak zinemaldira."00:09:30
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!