Itsaso (Errekaleor Bizirik): “Osasun neurriak komunitatearen mesedetara jarri behar dira”
Ekainaren 7an, igandean, jaiak ospatuko dituzte Errekaleor Auzo Askean.
Datorren iganean, ekainaren 7an, Gasteizko Errekaleor Auzo Askean jaiak ospatuko dituzte. Horren inguruan gehiago jakiteko bertako kidea den Itsasorekin hitz egin dugu Hala Bedin.
Konfinamendua nola bizitu duten azaldu digu hasieran eta jaiak ospatzeko erabakiaren inguruan ere mintzatu da. Egitarauari dagokionez, jai eredua desberdina izango dela azaldu digu, testuinguruari moldatutakoa, izan ere, piknik bat izango da jaietarako antolatu dutena. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira jaiak eta gaueko 21:00etan emanen diote bukaera ospakizunari.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Itsaso (Errekaleor Bizirik): "Osasun neurriak komunitatearen mesedetara jarri behar dira"00:11:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!