Isabel Otxoa (Etxeko Langileen Elkartea): “Edo ez zarete ateratzen, edo ateratzen bazarete, ez bueltatu”
Etxeko langileen egoeraren 2020ko datuak aurkeztu ditu ELEk.
Urtero egiten dute Etxeko Langileen Elkartean lan baldintzen egoeraren diagnosia, eta aurten ere hala egin dute. Pandemiak baldintzatutako urtea izan da, eta etxeko langileengan ere eragin handia izan du honek.
Isabel Otxoa ELEko kidea izan dugu Hizpidean, eta urteko balantzea egin digu. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Isabel Otxoa (Etxeko Langileen Elkartea): "Edo ez zarete ateratzen, edo ateratzen bazarete, ez bueltatu"00:30:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!