Isabel Otxoa (ELE): “Emakumeok gero eta gehiago nahi ditugu gizarte eskubide indibidualak, feminismoaren eraginez”
Etxeko Langileen Elkarteak 2019ko egoerari buruzko txostena argitaratu du.
Urtero argitaratzen du ELEk etxeko langileen egoera aztertzen duen txostena. 2019ko egoerari buruzkoa argitaratu berri dute, eta Isabel Otxoa elkarteko aholkularia izan dugu gurean ondorioen berri emateko.
Alderdi batzuk hobera egin dute, eta beste askotan okerrera egin duela salatu dute ELEtik. Alarmismoak baztertuta, baina lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du Otxoak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Isabel Otxoa (ELE): "Emakumeok gero eta gehiago nahi ditugu gizarte eskubide indibidualak, feminismoaren eraginez"00:20:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!