IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Idurre Eskisabel kazetariak
Gorka Bereziartua Argiako kazetariak eta Idurre Eskisabel kazetari eta EHUko irakasleak egin dute gaurko iruzkina: Pariseko atentatuak hartu dituzte hizpide, horiei testuingurua eman nahian. François Hollande Frantziako presidentearen azken adierazpenei buruz aritu da Bereziartua, eta hedabideen jarrerari buruz, aldiz, Eskisabel, bi gaiok Frantzian, Mendebaldean zein Ekialde Hurbilean izango duten ondorioen zain.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!