Irune Lasa: “Aberatsak eta funts handiak erregulazioa eskatzen ari dira orain”
Game Stop enpresarekin burtsan gertatutako polemika azaldu digu Lasak.
Reddit sare sozialean antolatuta, Game Stop bideojoko enpresaren akzioen balioa izugarri igotzea lortu zuten hainbat pertsonak. Horren ondorioz, burtsan enpresa honen aurka “apustu” egindako funts handi askori milioiak galduarazi dizkiote, eta polemika handia sortu du kontu honek.
Irune Lasa Berriako kazetariak azaldu digu bertan gertatutakoa, ze garrantzia izan duen, ze mehatxu sentitu duten zenbait aberatsek, eta ekintza kolektiboak emandako emaitza.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!