Iratxe Yañez euskal preso politikoa espetxez lekualdatu dute
Iratxe Yañez Ortiz preso politiko gasteiztarra Almeriako (Andaluzia) expetxetik Villabonako (Asturias) espetxera lekualdatu dute. Etxetik hurbilago dagoen arren –440 kilometrotara dago egun– dispertsatuta jarraituko du gasteiztarrak.
Yañez 2010etik dago kartzelan, 20 urteko zigorrarekin, armategia izatea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta. 2025ean beteko ditu hiru laurdenak.
Portugalgo Justiziak Yañez euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen 2010eko urrian, horko Auzitegi Nazionalak eskatuta.
Urte bereko urtarrilaren 9an atzeman zuten Yañez. Poliziak esan zuenez, Garikoitz Garcia eta biak Espainia eta Portugalen arteko muga pasatu bezain azkar atxilotu zituzten. Biek Portugalgo muga pasatzea lortu zuten, baina atzeman egin zituzten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!