Irati Tobar (LAB): “Hezkuntza burujabetzaren alde elkarlanean borrokatzeko ordua da”
Ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko irizpidea eman die Madrilek erkidegoei. Zelaa hezkuntza sailburuekin bildu da ikasturtea nola bukatu erabakitzeko. Ekainean amaituko dute, baina udan errefortzuko ekintzak antola ditzakete. Espainiako Hezkuntza Ministerioak iragarritako neurriak ez ditu Euskal Herriko eragileak asebete: erabakiak inposatzea eta emaitzak lehenestea egotzi diote Zelaari. LAB sindikatuko irakaskuntzako idazkari den Irati Tobarrekin hitz egin dugu iragarritako neurrien inguruan. Entzun hemen!
-
Hizpidea: Irati Tobar (LAB): "Hezkuntza burujabetzaren alde elkarlanean borrokatzeko ordua da"00:16:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!