Irati Fernandez (EHZ): “Kultur eskaintza eta eduki politikoa uztartu nahi ditugu EHZ berrian”
Joan den astean eman zuten aditzera Euskal Herria Zuzenean festibalaren proposamen berria. Azken urteetako arazoen ondoren, antolatzaile talde berri baten eskutik dator proiektu berri hau, EHZ “belaunaldi berriak sortzeko tresna” gisa landu nahi duena.
Irati Fernandez EHZko kidea izan dugu gaur Hizpidean, festibalaren bilakaerari buruz eta proiektu berriari buruz hitz egiteko. Ipar Euskal Herriko gazteria elkartzeko hain garrantzitsua den jaialdi honen nondik norako asko oraindik zehazteke daude, ekainaren 28tik 30era ospatuko da aurten, baina proiektu berria izango denaren zertzelada batzuk utzi dizkigu Iratik.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Irati Fernandez (EHZ): "Kultur eskaintza eta eduki politikoa uztartu nahi ditugu EHZ berrian"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!