Irati Azkue (Zaporeak Elkartea): “Egoera hau jasangaitza da eta gizarte zibilak presioa egin behar du”
Zaporeak elkarteak crowfounding kanpainia abiatu du.
Zaporeak elkartearen historia eta lanaren inguruan mintzatzeko, elkarteko kidea den Irati Azkue izan dugu Hizpidean. Greziako eta bereziki Lesboseko iheslarien egoera larria azaldu digu eta Zaporeak elkarteak bertan daukan intzidentziaz hitz egin digu.
Horrez gain, abiatu berri duten crowfounding kanpainia ere azaldu digu, baita elkartean ekarpena egiteko modu desberdinak ere.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
-
Hizpidea: Irati Azkue (Zaporeak Elkartea): "Egoera hau jasangaitza da eta gizarte zibilak presioa egin behar du"00:16:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!