Irati Aiesta (Zornotzako Harrera Taldea): “Errefuxiatu eta migratzaileen historia ezagutzen duzun heinean, buelta ematen dizu bizitza osoak”
Bizkargi kafetegi-dastategi soziala finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat jarri dute abian.
2017tik errefuxiatuei harrera egiten ari dira Zornotzako Harrera Taldean. Hainbat etxe eta proiektu ezberdinak dauzkate, eta ekimen berri bat sortu nahi dute orain: Bizkargi kafetegi soziala. Irati Aiesta Harrera Taldeko kidea da, eta Hizpidean izan dugu proiektuaren nondik norakoak azaltzen, eta martxan jarri duten crowdfunding kanpainari buruz ere hitz egin digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Irati Aiesta (Zornotzako Harrera Taldea): "Errefuxiatu eta migratzaileen historia ezagutzen duzun heinean, buelta ematen dizu bizitza osoak"00:19:23
Proiektuan laguntzeko, orrialde honetan egin dezakezue.
https://eu.goteo.org/project/kafe-degustazio-soziala-bizkargi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!