Iramo talde gasteiztarrak lehen albuma publikatu du
2018an sortutako Punk-Oi! taldeak Hala Bedi Rock jaialdian eskaini zuen lehen kontzertua. Orain, lau abestiz osatutako albuma aurkeztu dute.
Iramo taldea 2018ko irailean Gasteizen sortutako Punk-Oi! taldea da, lau kide ezberdinek osatzen dutena: Ibai (bateria), Borja (kitarra), Desko (kitarra) eta Solo (baxua).
Hala ere, 2019ko Maiatzaren 11n, Hala Bedi Rock jaialdiaren baitan, izan zen taldearen estreinaldia Gasteizko Gaztetxean.
Hilabete berean, maiatza erdialdean, Gilenen laguntzaz, zuzeneko grabazio bat egin zuten Gasteizko periferian, Betoñoko pabilioi batean. Soilik arratsalde baten grabatu zuten lan guztia, zuzenean grabatuta -lau kideak batera jotzen-.
Orain, lau abestiz osatutako albuma aurkeztu dute: Iramo Gasteiz Oi! [ FULL ALBUM ] 2019. Autoekoiztutako lana izan da hau, taldeak bere kabuz egindakoa eta taldeak ere bere kabuz montatutakoa.
Talde gasteiztarra berriz ere oholtzaren gainean ikusteko aukera Gasteizko Txosnetan izango da, Gazte Karparen egitarauaren biatn.
Lau abesti ditu albumak:
2. Gure Herria
3. The streets are our R’n’R school
4. 10 urte
Albuma osorik entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!