Iosu Murgia (Basoa Defendatzaileon Etxea): “Kriston ondare pribatua erosi genuen, eta kolektiboa bilakatu dugu”
Artea Sarea eta Basoa proiektuari buruz hitz egin dugu.
Urtebete egingo du laster Artea Sarearen barruan proiektu berri bat abiatu zutela: Basoa, Defendatzaileon etxea. Etxe honen helburua da beren herrialdeetan borroka politiko eta sozialetan sartuta ibili diren errefuxiatuei arnas hartzeko espazio bat eskaintzea, gune irekia eta eskola soziopolitikoa izateaz gain.
Iosu Murgia Basoako kidearekin hitz egin dugu, eta berak azaldu digu proiektua. Ze hausnarketetatik abiatu ziren, ze lan egin duten orain arte, nola lortzen duten horrelako proiektu ausartetan sartu eta onik irtetea… Basoaz hitz egin dugu, baita Artea Sareaz ere orokorrean, eta hausnarketa interesgarriak utzi dizkigu Murgiak.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iosu Murgia (Basoa Defendatzaileon Etxea): "Kriston ondare pribatua erosi genuen, eta kolektiboa bilakatu dugu"00:21:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!