Ioana Iñiguez (Bira Zapatista): “Hemengo kolektiboak eta handik datozenak modu pribatuan elkartzea da asmoa”
Crowdfunding kanpaina bat dago martxan Euskal Herriko Bira Zapatista finantzatzen laguntzeko.
Oztopo guztien gainetik, azkenean lortu dute Zapatistek Europara heltzea, eta aste batzuen buruan Euskal Herrira hurbilduko dira. Haien helburua, baina, ez da ekimen publiko handiak egitea, Euskal Herriko kolektibo ezberdinak ezagutu eta haiekin patxadaz elkartzea baizik.
Ioana Iñiguez Biraren antolakuntza taldeko kidea da, eta berarekin aritu gara Hizpidean hizketan. Orain arte izandako arazoak kontatu dizkigu, eta mugimendu zapatistak “Gira por la vida” honetarako dauzkan asmoak ere azaldu dizkigu.
Azkenik, martxan dagoen crowdfunding kanpainari buruz hitz egin digu. 8 egun bakarrik falta dira, eta helburuaren erdia soilik lortu da oraingoz. Hemen ikusi dezakezue diru bilketa kanpaina, eta laguntzeko aukera daukazue Biraren gastuei denon artean aurre egiteko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ioana Iñiguez (Bira Zapatista): "Hemengo kolektiboak eta handik datozenak modu pribatuan elkartzea da asmoa"00:15:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!