“Inor ez da politika drastikoak egitera ausartzen klima aldaketa gelditzeko”
IPCC Klima aldaketa lantzeko gobernu arteko taldeak txosten bat argitaratu du, klima aldaketaren inguruan gobernuei presa gehiago sartzeko. 2015ean Pariseko akordioan jarritako 2º-ko beroketaren muga nahikoa ez dela diote, tea 1,5º-tik gora igota ondorio oso larriak izango direla ondorioztatu dute IPCCko ikerlariek.
Mikel Otero legebiltzarkide eta herri mugimenduko kidea izan dugu gaur Hizpidean. Gobernuek neurri ausartak hartzeko beharra azpimarratu du, eta ez gertatzekotan etor daitezkeen ondorio larriak ere nabarmendu ditu. Herritarrok mundu mailako krisi honetan daukagun papera, Euskal Herrian mugikortasunak dauzkan ondorio ekologikoak eta Pedro Sanchezek argindarraren inguruan hartutako azken neurriez hitz egin digu, beste kontu askoren artean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!