Iñigo Leza (Araba Bizirik): “Kapitalismoa aldatzen badugu baina lurraldea ez bazaigu gelditzen gero bizitzeko, ez dago ezer”
Larunbatean, maiatzaren 14an, manifestazioa antolatu du Araba Bizirikek, 19.00etan Bilbo Plazatik.
“Lurra defendatuko dugu! Tapia Legeari Ez!” lelopean mobilizatzera deitu du Araba Bizirik plataformak. Ingurumen Administrazio Lege berriak, Tapia Legeak, proiektu kaltegarri ugari ahalbidetu ditzake Eusko Jaurlaritzak erabakia hartu dezakeelako Udalen nahien gainetik. Arrisku honetaz ohartarazi zuen bere garaian Araba Bizirik plataformak eta protestarako eguna dute larunbatean.
Iñigo Leza plataformako kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu, alde batetik, Tapia legeak ekarri dezakeena eta, bestetik, Abiadura Handiko Trenari alternatibak bilatzeko egin duten proposamena. Gaur bertan aurkeztuko dute, Zabalganako gizarte etxean 7retan, tren sozialaren proposamena garatuko duen txostena, ikerketa burutzen egon diren ingeniariek.
Ostiral honetan, hilak 13, jaialdia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, kontzertu batzuk eskainiko dituzte manifestaziorako giroa berotzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Leza (Araba Bizirik): "Kapitalismoa aldatzen badugu baina lurraldea ez bazaigu gelditzen gero bizitzeko, ez dago ezer"00:18:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!