Iñigo Leza (AHTrik EZ!): “Lanak ez dira hasi, garaiz gabiltza AHTa gelditzeko”
Maiatzaren 18an Manifestazioa Gasteizen, 12.30etan San Anton plazatik. Ondoren bazkaria Auzolana Pilotalekuan.
Urtebete igaro da Arabako AHTaren hiru proiektuak aurkeztu zituztenetik. AHTrik EZ plataforma ezberdinak proiektu hauek gelditzeko lanetan dabiltza ordutik. Hainbat ekimen burutu ondoren, Nafarroako eta Arabako AHTaren aurkako eragileek indarrak batuko dituzte larunbat honetan Gasteizen egingo den manifestazioan. “AHTrik EZ! Tren soziala Bai!” lelopean, eguerdiko 12.30etan abiatuko da San Anton plazatik. Ondoren Auzolana Pilotalekuan bazkari herrikoia egingo dute.
AHTrik EZ plataformako Iñigo Leza izan dugu gaur Hizpidean. AHTak herrialdean izango dituen eraginez hitz egin dugu, eta baita Espainiar Estatuan egin nahi duten AHT linea kopuru neurrigabeaz eta tren sozialaren garrantziaz ere, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!