Iñigo Leza (Araba Bizirik!): “Araban herri asko kinka larrian daude, proiektu hauek aurrera eraman ezkero, herri asko desagertuko lirateke.”
Makroproiektuen aurkako manifestazioa izango da, larunbat honetan, urriaren 26an, arratsaldeko 18:00retan Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta.
16 plataforma baino gehiagok bat egin dute “Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin den manifestazio deialdian. Urriaren 26an elkartuko dira denak arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Bilbo plazan,“etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera” salatzeko.
Araba Bizirik-eko kidea den Iñigo Leza izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai:
-
Erredakzioa: Iñigo Leza (Araba Bizirik!): "Araban herri asko kinka larrian daude, proiektu hauek aurrera eraman ezkero, herri asko desagertuko lirateke."00:21:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!