Iñigo Akaiturri (Kalera Kalera): “EPPK-ren nahia betetzeko, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da”
Kalera kalera ekimena jarri zuten martxan asteburuan ehunka preso ohiek Usurbilen. Itxialdia egiteaz gain, hamaika ekimen egingo dituzte urtarrilaren 8ra bitartean. Iñigo Akaiturrik ere urteak eman zituen espetxean eta kalera kalera dinamikan ari da parte hartzen. Preso ohiarekin hitz egin dugu HIZPIDEAn, EPPK-k agiria argitarau duen egun berean.
Akaiturrik, azken 5 urteetan aurrerapausorik eman ez dela nabarmendu du, Aieteko konferentziako puntu gutziak ere ez betez. “Sinatu zen guztia, konponketa integrala emateko, martxan jarri behar dira”, adierazi du “Kalera Kalera”-ko kideak. Usurbilen ez ezik, herriz herri joango dira, herriei eskumenak emanez ekimen ezberdinak antolatzeko.
-
Hizpidea: Iñigo Akaiturri (Kalera Kalera): "EPPK-ren nahia betetzeko, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!