Inexa Decung eta Maider Hoqui (Xiberoko Botza irratia): “Ez dük bakarrik lan bat, militantzia dük ere bai.”
40 urte bete ditu Maulen egoitza duen Xiberoko Botza irratiak.
Xiberoko Botza ospakizunetan da, aurten 40 urte bete baititu. Hau guztia ospatzeko, Azaroaren 5ean Muskildiko plazan finkatu dute hitzordua. 18.00etatik aurrera, kantaldia izango da Maddi Oihenart, Michel eta Maika Etxekopar, Xiberotarrak, Altzükütarrak eta kantu txapelketako partaideekin. Ondoren, 20.00etan, Atzarbale txarangaren txanda izango da eta amaitzeko, 22.00etan hasiko dira kontzertuak: Joseba Tapia eta DJ Üzkülüz.
Inexa Decung eta Maider Hoqui, Xiberoko Botzako langileak gurean izan ditugu, Hala Bedi irratiko bigarren estudioan. Irratiaren sorrera, bilakaera eta herrialdeari egiten dio ekarpenaz mintzatu zaizkigu xiberotarrez. Xiberoko Botzan aritzea, lana eta militantzia uztartzen dituela ere azpimarratu dute.
Hala Bedi irratitik zorionak eta urte askotarako opa nahi diegu Xiberoko Botzako lankideei, biba ziek!
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Inexa Decung eta Maider Hoqui (Xiberoko Botza irratia): "Ez dük bakarrik lan bat, militantzia dük ere bai."00:11:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!