“Independentziarako indarra” lemapean danborrada herrikoia deitu du Sortuk Gasteizen, San Prudentzio bezperan
📍Apirilak 27, Gasteiz
🕗 20.00etan, Fuente de los patos plazan.#INDarra pic.twitter.com/IGPKa0fffu— Sortu Gasteiz (@SortuGasteiz) April 18, 2023
“Danborrak astintzeko eta kaleak hartzeko” deia egin du Sortuk apirilaren 27arako, “Independentziarako indarra” lemapean. Aldaketa politiko eta sozialaren alde egingo da danborrada herrikoia, borroka bide berrien norabidean. “Independentziarako indarra ez baita aldarri soil bat: guztia alda dezakeen indarraz ari gara, guztia alda dezakeen borrokaz eta herri gogoaz”, azaldu du Sortuk.
San Prudentzio bezperan, 20:00etan, Fuente de los patos plazan danborrada herrikoiarekin hasiko den egitarauan parte hartzeko deia luzatu dute. Ondoren, 21:00etan, luntxa izango da. 21:30etan Aiztogile kaletik kalejira abiatuko da 22:00etan azken danbor hotsak elkarrekin jotzeko. Aiztogile kalean Dj-en musikarekin jarraituko du festak: Komadü Hala Bedi tabernan, Rosamari Txapelarrin eta DJ Menda’k Garraxin.
Independentziaren aldarria kalera ateratzeaz batera, aurrera pausuak emateko indarra batzeko deia egin nahi du Sortuk, “garai ezegonkor eta larrietan etsipenari aurre egin eta herri honek behar duen eraldaketarako indarrak batzeko”.
Euskal Herri libre, sozialista, feminista, euskalduna, ekologista, preso, iheslari eta deportatu politikorik gabekoaren aldekoa izango da danborrada. Komunitate sena indartu nahi dute, eta arabarrok elkartzeko eta indarrak batzeko. Datozen hilabeteetan ere norabide horretan jarraituko dute lanean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!