Indarkeria matxistak urtean eragindako lehen heriotza salatu dute Gasteizen
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako elkarretaratzea babestu dute dozenaka lagunek.
Dozenaka lagun bildu dira Gasteizen indarkeria matxistak 2019an eragindako lehen hilketa salatzeko.
Nervi eta honen senarra hilda aurkitu zituen horien alabak astelehenean, Urruñako (Lapurdi) etxebizitza batean. Gertakariaren gaineko ikerketa martxan jarri zenetik gailendu zen hipotesi bat: indarkeria matxista kasu bat izan zitekeela. Hala dela ziurtatu da: gizonak emakumea hil da hil zuen. Nervin indarkeria matxistak 2019an Euskal Herrian hildako lehen emakumea.
Hilketa matxisten kontrako protokoloa aktibatu zuen Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, eta mobilizazioak egin ditu ekainaren 21ean. Urruñan manifestazioa egin dute eta Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak deitu dituzte: Gasteizen 19:00etan bildu dira Korreos plazan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!