Iñaki Lertxundi (Legutiko Gazte Asanblada): “Alkatesak ez ezik, Legutioko Udal taldeek ere kaleratzeak babestu dituzte”
Legutioko Udalak herri honetako gazteekiko duen jarrera salatu du Legutioko Gazte Asanbladak. Hasiera batean, ohar baten bidez, eta ostean, Legution otsailaren 4an egin zuten elkarretaratze jendetsu batekin; elkarretaratze honetan, herriko gazteak eta ez hain gazteak bildu ziren, besteak beste, kaleratutako bi langile beriz kontratatzeko eskatuz. Herriko gazteen babesa izateaz gain, beste herritar askoren babesa izan zuen elkarretaratzeak; izan ere, herriari ekarpen handia egin dio Asanbladak urteetan zehar, San Blasak aurrera ateraz. Gazte Asanbladako kidea den Iñaki Lertxundirekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.
Lertxundi, Legutioko liburutegitik kaleratu duten gazteetako bat da; gainera, azaldu digunez, bi langile ez ezik, lau gazte kaleratu ditu jada Udalak. Momentuz, ez dute alkatesarekin hitz egiteko asmorik, baina aukera suertatzen bada, baloratuko dute. Gainera, alktasearen erabaki unilateral bat ez dela izan argitu digu, Udaleko beste zinegotzi batzuen babesa izan duelako erabakiak.
-
Hizpidea: Iñaki Lertxundi (Legutiko Gazte Asanblada): "Alkatesak ez ezik, Legutioko Udal taldeek ere kaleratzeak babestu dituzte"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!