Iñaki Agirre (Moria kanpamentua): “Milaka pertsonek errepidean egin dute lo, inolako janari, ur eta informaziorik gabe, poliziak blokatuta dauka bidea”
Astearte gauean hasitako suak guztiz suntsitu du 13.000 pertsonaren "bizilekua".
Lesboseko irlan (Grezia) dagoen Moria kanpamentuan 13.000 pertsona bizi ziren, 3.000 pertsonentzako tokia daukan kanpamenduan, astearte gauera arte. Orduan hasitako suak guztiz suntsitu du kanpamendua, eta krisi humanitario larria sortu du.
Iñaki Agirre kazetaria bertan dago, Zaporeak GKErekin laguntza ematera hurbilduta, eta Hizpidean agertzeko tartetxo bat hartu du. Bertako egoera eta aurrera begira espero daitekeenari buruz hitz egin digu Agirrek.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki Agirre (Moria kanpamentua): "Milaka pertsonek errepidean egin dute lo, inolako janari, ur eta informaziorik gabe, poliziak blokatuta dauka bidea"00:10:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!