Ilunpean baina euskal kultura lagun ospatu zuten Euskal Jaia Mairuelegorretan
Dozenaka lagun bildu ziren aurreko igandean Mairuelegorretako kobetan ospatzen den Euskal Jaiaz gozatzeko. Bertan egon ziren Aroa Arrizubieta bertsolaria, Ane Gebara ipuin-kontalaria, Zuriñe Hidalgo abeslaria, Jare dantza taldea…
Urtero legez, iraileko bigarren asteburuan dozenaka lagun bildu ziren Mairuelegorretan kobetan Euskal Jaia ospatzeko. Euskara eta euskal kultura oinarritzat dituen jaialdi honek 55 urte bete ditu edizio honetan. Izan ere, 1963an Gorbeiako haitzuloetan egin zen lehenengo euskal jaialdia, erregimenaren aurrean euskal kultura eta hizkuntza aldarrikatzeko helburuarekin.
Frankismoaren garaia zen eta Manuel Iradier Txangolari Elkartearen babespean, ezarritako mugak apurtu eta beste mundu eta pentsamolde batzuen airea arnastu ahal izateko jarduera ugari martxan jarri ziren, kultura erabiliz horretarako. Gaur egun, esate baterako, ezinezkoa litzateke Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaz hitz egitea haren izena zeukan ganberako arte eszenikoen taldea gogora ekarri gabe.
Antolakuntza guztiz irekia den jaialdi honetan, bolondresek ezinbesteko papera izan zuten Euskal Jaia ondo atera zedin. Oholtza gainean ez, baina kobazulo barruan egon ziren aurtengo edizion Aroa Arrizubieta, Asier Rubio, Zuriñe Hidalgo, Fran Hesian, Ane Gebara, Jare dantza taldea… Bertsoak, musika, dantza eta ipuinak igande goiz batean Mairuelegorretako kobetan. Horretaz gain, urtero legez, eskudaldeko preso eta iheslari politikoentzako ere hitz batzuk izan zituzten.
Behin kobazuloetako jaia amaituta, herri bazkaria eta erromeria egon ziren Gopegin, datorren urteko Euskal Jairako ideia gehiago ateratzeko, akaso.
ARGAZKIAK | HALA KLIK
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!