Ikasturteko erronkei heltzeko indarrak bildu zituzten Aguraingo 7. Gazte Egunean
Aguraingo 7. Gazte Eguna antolatu zuen larunbatean Aguraingo Gazte Asanbladak. Egun osoko egitaraua prestatu zuten eta ehunka gaztek parte hartu zuten bertan.
Larunbatean ospatu zuten Aguraingo 7. Gazte Eguna. “Egindako ibilbidea goraipatu eta ikasturte berriko erroneki indarrez heltzeko eguna izan da” azaldu dute gazte asanbladako kideek.
Egun osoko egitarau zabala antolatu zuten. Aurki hasiko den 11/13 makroepaiketako auziperatuen aldeko elkartasun keinuek goizeko egitarauaren zati handi bat hartu zuten. Besteak beste, mahai-ingurua antolatu zuten herriko auzipetu den Nagore Lopez de Luzuriagarekin eta Kanpezuko Izaskun Abaigarrekin.
Herri bazkariak, gazte-olinpidaek eta elektrotxarangak emani zioten segida egunari arratsaldean zehar. Iluntzean kontzertuen tartea izan zen; Trikoma, The Bobbys eta DJ Mountain Kolektib taldeak igaro ziren oholtza gainetik.
Aurrera Begira
Indarrez hasi dute Aguraingo gazteek ikasturte berria. Gaztetxeko obrak bukatu dituzte eta honen inagurazioa aurki egingo dutela iragarri dute. Gazte eguneko egitarauaren zati bat bertan burtu zuten.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!